Vistas de página en total

martes, 19 de febrero de 2013

Egun on!
Berriro ere blogean, hautsa kentzeko asmoarekin!
Hilabete hauetan lan gehiegi izan dut eta ezin izan dut gehiegi publikatu.
Bitartean, lehiaketetan aritu naiz, eta zuekin banatu nahi nuen lehengo astean 5,68m egin nituela luzera jauzian, brontzezko domina lortuz Euskal txapelketan.
Oso ondo egon zen lehiaketa, Donostian egun osoa pasa genuen eta.
Nik 4 probatan parte hartu nuen:
60m --- 7'75
Luzera jauzia --- 5,68m
Jauzi hirukoitza --- 11,47m
200m (azken proba, iada oso nekatua nekatua nengoen, eta ezin izan nuen nire marka hobetu) 25'14

Hau izan da guztia, beste bat arte!

MATTIN DE SANDE

jueves, 29 de noviembre de 2012

Web guneak

Azkenik, gipuzkoar eta espainiar atletismoaren inguruari buruzko web gune batzuk ipiniko ditut, bertan informazio oso interesgarria aurki dezakezue. ----->Gipuzkoa Atletismoa ----->Nire taldeko web gunea B.A.T. ------->Espainiar Atletismoa

Mattin de Sande

Atletismoa (Bideoak)

Orain atletismoko bideo batzuk ipiniko ditut, espero dut ikustea, eta nahi baduzue iruzkinak ipini ditzazkezue bideoen inguruan. Eskerrik asko!

Mattin de Sande

Atletismoa (Jarraipena)









Hemen ditut atzo aipaturiko argazkiak, espero dut gustukoak izatea!

Bueltan berriz ere

Kaixo denoi!
Berriz ere informatika klasean nago, lan egiteko asmoz, espero dut gustukoa izatea!

Mattin de Sande

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Klase amaiera

Azkenean ez dit eman denbora argazkiak ipintzeko. Denak gordeak ditut, bihar informatika orduan blogean ipiniko ditut.
Bihar arte!!

Mattin de Sande

Atletismoa

Orain aukera daukat atletismoari buruz hitz egiteko, gai libreari buruz hitz egin behar dudalako.

Lehenik eta behin esan beharra daukat atletismoa niretzat aurki daitekeen kirolik hoberenetarikoa dela. Bertan modalitate desberdinak daude eta: jaurtiketak, jauziak, abiadura, hesiak, erresistentzia eta martxa.
Niri gehien gustatzen zaizkidanak, jauziak eta abiadura dira, zehazki 60 eta 100 metroak, eta jauzietan, jauzi hirukoitza eta luzera jauzia.
Nire "heroia" Usain Bolt da, gaur egungo atletismoko abiadurako gizonik azkarrena delako. Nik badakit Usainek bere marka hobe dezakeela, eta hobetuko duela hemendik gutxira, baina hori bere ardura da.

Orain beste sarrera batean argazki eta bideo batzuk ipiniko dizkizuet atletismoaren eta nire gustuko modalitateen inguruan, espero dut gustukoa izatea!

Mattin de Sande


Ikastetxearen inguruko gai bati buruzko iritzi arrazoitua

Eskola Gimnasioa

Nik orain eskolako gimnasioaren inguruan iruzkin-kexa batzuk aipatuko ditut.
Lehenik eta behin, esan beharra daukat, eskolako gimnasioa, ondo egokitua dagoela eskolako neurriekin, eta honekin ados nago, baina badauzkat baita ere beste iruzkin mota batzuk.
Adibidez ez nago ados jangelako arau batekin, gimnasioarekin erlazionatzen dena. Honek esaten du, gimnasioa euria egingo duen egunetan irekia egongo dela, baina irekia dagoen bitartean, ezingo dela bertan ezertara jolastu, ezta mugikorra erabili. Honekin ez nago ados, bertan ezin delako ezer ere ez egin, eta oso aspergarriak direlako jangelako egun hauek.
Beste aldetik, soinketa orduetan, 4. eta 3.mailakoek irakasle bera daukagu, eta 1. eta 2.mailakoek, beste bat daukate. Euria egitekotan, gimnasioa talde bakar batek erabil dezake bakarrik, eta beste taldea klasean egon beharko du.
Iada, guk soinketa saio bat galdu dugu, eta bakarrik astetik behin daukagu soinketa. Ez zait ondo iruditzen hau egitea, ordu bakar bat izanda.
Mattin de Sande

Good morning

Hi there!
Today I return to computer class, to continue the work. Hope you like.

Buongiorno! 
Oggi ritorno al corso di computer, per continuare il lavoro. Spero vi piaccia.

Bom dia! 
Hoje eu voltar para aula de informática, para continuar o trabalho. Espero que você goste.

¡Buenos días!  
Hoy vuelvo a clase de informática, para continuar el trabajo. Espero que disfruten.

Egun on!
Berriz ere informatika klasean nago, atzoko lanekin jarraitzeko. Espero dut gustukoa izatea!

Mattin de Sande

martes, 27 de noviembre de 2012

Gabonak

Aupa!
Orain gabonei buruz hitz egingo dizuet, nire proposamen edo ideiak zabalduz.
Nik pentsatuta daukat, gabonak iritsi bezain laster, gehiago entrenatzea. Eta zuek pentsatuko duzue hau entzuterakoan: Tipo hau burutik jota dago!
Horrela izan zitekeen, baino gauza da, nik astean zehar denbora gutxi daukadala entrenatzeko.
Bakarrik hiru egun ditut entrenamendu guztiak betetzeko, eta azterketak ez baldin baditut, asteburuetan entrenatzera joaten naiz, horrela besteak berdindu ahal izateko, edo beraien denborak zein markak hobetzeko.
Eta gabonetan ez dudanez ezer egiterik, etxean egon baino, nahiago dut denbora entrenatzen pasa.
Abenduaren 22an, adibidez, Donostiako areto itxian edo belodromoan lehiaketa bat daukat. Eta nire lehengo urteko markak hobetzeko helburua dudanez, prest egon behar dut.
Hemen dauzkazue nire lehengo urteko markak eta denborak:

Luzera jauzia: 5'70 metro
60metro: 7 seg 83
100metro: 12 seg 24
Jauzi hirukoitza: 11'02 metro
1000metro: 3'14''

Jakingo duzuenez, ni jubenila naiz, 97an jaioa.
Hemen utziko dizuet Gipuzkoako atletismoko web gunea. Hau eguneratzen baduzue, nire denborak eta markak aurki ditzakezue.----->www.gafatletismo.com
Mattin de Sande

Toki-alai

Toki-alai, Irungo ikastetxe publiko bat da. Zehazki artia auzoan kokaturik dago, artiako futbol zelaitik 2-3 minutura.
Ikastetxea hiru solairutan banatzen da:
Hirugarren solairuan, 3. eta 4. mailako ikasgelak daude, baita hauek erabiliko dituzten komunak.
Bigarren solairuan, 2. eta 1. mailako ikasleen gelak daude, baita bi informatika gela, eta 4. mailakoek erabiltzen dugun matematika zientifikoko gela bat.
Lehenengo solairuan, idazkaritza, "E-gela" (areto nagusia), jangela, Euskaltxokoa, irakasleen mintegi gehienak eta aldagelak daude.
Azkenik, behe solairuan, ingeleseko gela berezia dago, baita laborategi bat, musika gela, plastika gela, liburutegia edo mediateka eta gimnasioa daude.
Ikastetxe osoan zehar, igogailuak daude, pisu handiko gauzak solairu batetik bestera eramateko edo behar dutenek erabiltzeko.
Hemen argazki batzuk daude, baita ikastetxearen helbidea, espero dut noizbait zuek gure eskola bisitatzea!

www.tokialai.org 
Mattin de Sande

Egun on!

Egun on guztioi!
orain informatika klasea daukagu, eta lanarekin jarraituko dut. Ea laster amaitzen dudan lan honekin!
Mattin