Toki-alai, Irungo ikastetxe publiko bat da. Zehazki artia auzoan kokaturik dago, artiako futbol zelaitik 2-3 minutura.
Ikastetxea hiru solairutan banatzen da:
Hirugarren solairuan, 3. eta 4. mailako ikasgelak daude, baita hauek erabiliko dituzten komunak.
Bigarren solairuan, 2. eta 1. mailako ikasleen gelak daude, baita bi informatika gela, eta 4. mailakoek erabiltzen dugun matematika zientifikoko gela bat.
Lehenengo solairuan, idazkaritza, "E-gela" (areto nagusia), jangela, Euskaltxokoa, irakasleen mintegi gehienak eta aldagelak daude.
Azkenik, behe solairuan, ingeleseko gela berezia dago, baita laborategi bat, musika gela, plastika gela, liburutegia edo mediateka eta gimnasioa daude.
Ikastetxe osoan zehar, igogailuak daude, pisu handiko gauzak solairu batetik bestera eramateko edo behar dutenek erabiltzeko.
Hemen argazki batzuk daude, baita ikastetxearen helbidea, espero dut noizbait zuek gure eskola bisitatzea!
www.tokialai.org
Mattin de Sande
No hay comentarios:
Publicar un comentario