Vistas de página en total

martes, 27 de noviembre de 2012

Gabonak

Aupa!
Orain gabonei buruz hitz egingo dizuet, nire proposamen edo ideiak zabalduz.
Nik pentsatuta daukat, gabonak iritsi bezain laster, gehiago entrenatzea. Eta zuek pentsatuko duzue hau entzuterakoan: Tipo hau burutik jota dago!
Horrela izan zitekeen, baino gauza da, nik astean zehar denbora gutxi daukadala entrenatzeko.
Bakarrik hiru egun ditut entrenamendu guztiak betetzeko, eta azterketak ez baldin baditut, asteburuetan entrenatzera joaten naiz, horrela besteak berdindu ahal izateko, edo beraien denborak zein markak hobetzeko.
Eta gabonetan ez dudanez ezer egiterik, etxean egon baino, nahiago dut denbora entrenatzen pasa.
Abenduaren 22an, adibidez, Donostiako areto itxian edo belodromoan lehiaketa bat daukat. Eta nire lehengo urteko markak hobetzeko helburua dudanez, prest egon behar dut.
Hemen dauzkazue nire lehengo urteko markak eta denborak:

Luzera jauzia: 5'70 metro
60metro: 7 seg 83
100metro: 12 seg 24
Jauzi hirukoitza: 11'02 metro
1000metro: 3'14''

Jakingo duzuenez, ni jubenila naiz, 97an jaioa.
Hemen utziko dizuet Gipuzkoako atletismoko web gunea. Hau eguneratzen baduzue, nire denborak eta markak aurki ditzakezue.----->www.gafatletismo.com
Mattin de Sande

Toki-alai

Toki-alai, Irungo ikastetxe publiko bat da. Zehazki artia auzoan kokaturik dago, artiako futbol zelaitik 2-3 minutura.
Ikastetxea hiru solairutan banatzen da:
Hirugarren solairuan, 3. eta 4. mailako ikasgelak daude, baita hauek erabiliko dituzten komunak.
Bigarren solairuan, 2. eta 1. mailako ikasleen gelak daude, baita bi informatika gela, eta 4. mailakoek erabiltzen dugun matematika zientifikoko gela bat.
Lehenengo solairuan, idazkaritza, "E-gela" (areto nagusia), jangela, Euskaltxokoa, irakasleen mintegi gehienak eta aldagelak daude.
Azkenik, behe solairuan, ingeleseko gela berezia dago, baita laborategi bat, musika gela, plastika gela, liburutegia edo mediateka eta gimnasioa daude.
Ikastetxe osoan zehar, igogailuak daude, pisu handiko gauzak solairu batetik bestera eramateko edo behar dutenek erabiltzeko.
Hemen argazki batzuk daude, baita ikastetxearen helbidea, espero dut noizbait zuek gure eskola bisitatzea!

www.tokialai.org 
Mattin de Sande

Egun on!

Egun on guztioi!
orain informatika klasea daukagu, eta lanarekin jarraituko dut. Ea laster amaitzen dudan lan honekin!
Mattin