Orain aukera daukat atletismoari buruz hitz egiteko, gai libreari buruz hitz egin behar dudalako.
Lehenik eta behin esan beharra daukat atletismoa niretzat aurki daitekeen kirolik hoberenetarikoa dela. Bertan modalitate desberdinak daude eta: jaurtiketak, jauziak, abiadura, hesiak, erresistentzia eta martxa.
Niri gehien gustatzen zaizkidanak, jauziak eta abiadura dira, zehazki 60 eta 100 metroak, eta jauzietan, jauzi hirukoitza eta luzera jauzia.
Nire "heroia" Usain Bolt da, gaur egungo atletismoko abiadurako gizonik azkarrena delako. Nik badakit Usainek bere marka hobe dezakeela, eta hobetuko duela hemendik gutxira, baina hori bere ardura da.
Orain beste sarrera batean argazki eta bideo batzuk ipiniko dizkizuet atletismoaren eta nire gustuko modalitateen inguruan, espero dut gustukoa izatea!
Mattin de Sande
No hay comentarios:
Publicar un comentario