Vistas de página en total

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Ikastetxearen inguruko gai bati buruzko iritzi arrazoitua

Eskola Gimnasioa

Nik orain eskolako gimnasioaren inguruan iruzkin-kexa batzuk aipatuko ditut.
Lehenik eta behin, esan beharra daukat, eskolako gimnasioa, ondo egokitua dagoela eskolako neurriekin, eta honekin ados nago, baina badauzkat baita ere beste iruzkin mota batzuk.
Adibidez ez nago ados jangelako arau batekin, gimnasioarekin erlazionatzen dena. Honek esaten du, gimnasioa euria egingo duen egunetan irekia egongo dela, baina irekia dagoen bitartean, ezingo dela bertan ezertara jolastu, ezta mugikorra erabili. Honekin ez nago ados, bertan ezin delako ezer ere ez egin, eta oso aspergarriak direlako jangelako egun hauek.
Beste aldetik, soinketa orduetan, 4. eta 3.mailakoek irakasle bera daukagu, eta 1. eta 2.mailakoek, beste bat daukate. Euria egitekotan, gimnasioa talde bakar batek erabil dezake bakarrik, eta beste taldea klasean egon beharko du.
Iada, guk soinketa saio bat galdu dugu, eta bakarrik astetik behin daukagu soinketa. Ez zait ondo iruditzen hau egitea, ordu bakar bat izanda.
Mattin de Sande

No hay comentarios:

Publicar un comentario